Historia

A continuación les brindamos la posibilidad de conocer la historia de nuestra casa / Ongietorriak Trabaku Goiko landetxe eta jatetxera

En el año 1897, Ambrosio Celayeta  y Sebastiana Guisasola se hicieron cargo de la posada de Arranguizgaina que a partir de esa fecha ha venido a denominarse Trabakua, por la competencia que hacía a una taberna próxima situada en Eltzubi.

Lugar de paso, como escribió el vate ondarrés Txomin Aguirre, entre los puertos pesqueros y la meseta.   Tras las diligencias que transportaban  sobretodo a los  viajeros que iban de la estación de tren de Berriz al balneario de Urberuaga; fueron los autobuses “Ituarte” , “Esperanza” y “Pesa” quienes más tarde cubrieron  este servicio de viajeros entre Ondarroa y Bilbao y que actualmente lo cubre Bizkaibus. Lugar de paso, de encuentro, de abastecimiento, ocio y  descanso.

Punto estratégico entre la costa y la meseta; situado en la frontera entre Bizkaia y Gipuzkoa donde confluyen el Duranguesado y la comarca del Lea-Artibai con el Bajo Deba.

Historicamente ha sido punto de encuentro para los habitantes del entorno; para gente de ambiente rural y urbano; donde han jugado los niños, citado los jovenes y entretenido los mayores.

Desde que Ambrosio y Sebastiana decidieron comprar esta casa y vivir de y en ella, ha funcionado como hospedaje, bar, restaurante… y a lo largo de mas de 100 años, la familia Zelaieta, apodada “Tatana” ha ido ofreciendo los servicios que el entorno demandaba: Pequeña tienda de ultramarinos, sala de costura, almacen de piensos, barberia, estanco, romeria, DKV servicio publico que durante años se encargo de la recogida de la leche; de llevar a las mujeres aldeanas a la plaza, a los jóvenes a las romerías, a los niños a la escuela y a quien sea donde fuera necesario. No le faltaba razon a Mikel Zarate cuando decia: “Valentina, mujer fina”.

Los espacios tambien han sido y son de multiuso: en el salon de baile y posteriormente comedor: actuaciones de bertsolaris, cursillos, charlas, reuniones, ensayos, clases…

Durante el siglo XX fue escenario de numerosos desafíos y apuestas deportivas:

- Carreras pedrestres y pruebas de bueyes.

- Carreras o desafíos ciclistas: como subidas a Trabakua desde Ermua o de Iruzubieta eran presenciados por un inmenso gentío.

- Levantamiento de piedra: había una piedra de una forma indeterminada de unas 9 arrobas que venía siendo utilizada en diferentes enfrentamientos.

- Juego de bolos: el "bolatoki" situado al borde de la carretera, fue escenario de numerosas apuestas y algunos desafíos. No obstante, la modalidad de juego más frecuente era la denominada “Tirada”en la que con una pequeña aportación económica podía participar todo aquel que quisiera y quién ganara la tirada se llevaba lo recaudado entre todos los participantes.

El hilo conductor de toda la festiva idiosincrasia local, y a la que acudían tanto chicos como chicas, fue el baile que  amenizada mayormente por el acordeonista de casa Juan Celayeta “Trabaku”  se extinguió al finalizar la década de los sesenta con la llegada de los coches. 

En los años 70, el bolatoki se convirtió en aparcamiento, la cuadra en comedor, el salón en vivienda propia y con el tiempo la antigua vivienda en Casa Rural. Solo nos queda decir que aquí continuamos Rosario y Patxi Zelaieta (biznietos de Sebastiana y Ambrosio) al frente del bar-restaurante y de la Casa Rural y que escuchamos con agrado cuando clientes asiduos u ocasionales nos comentan que allí se conocieron, se casaron sus padres, abuelos... o fueron ellos mismos los que celebraron el  bautizo, la primera Comunión, el cumpleaños... o se alojaron durante algun tiempo en Trabakua y vienen o siguen viniendo porque se encuentran a gusto.

historia casahistoria familiahistoria hombrehistoria comunidad

Atal honetan, gure etxearen historia irakurtzeko aukera daukazue:

1897.urtean, Sebastiana Gisasola eta Anbrosio Celayetak zabaldu eben Arrangizgainako ostatua. Eltzubin zegoen tabernari kalte egingo eutsela eta, Trabakua deitzen hasi ziren.

Itsas-ertzeko portuetatik barrukalderanzko pasa bidea da hau, Txomin Agirre idazle Ondarrutarrak esan eban legez.

Gure etxea Trabakuko portu gainean egonik, bertan egiten eben zaldi aldaketa dilijentzien garaian.

Gerorantz, Ondarrutik Bilborako joan etorriak egin ebezanak, asta biko errebueltetan zehar; izotz, edur eta negu giroan suertatzen ziren arazo guztiei aurre eginaz, Ituarte eta Esperantzaren pisu bat edo biko autobusak izan ziren.

Askoz beranduago Pesak eta gaur egunean, ia errebueltarik ez dagoenean, erosotasun eta maiztasun haundiz, Bizkaibusek egiten dau Bilbotik Ondarru zein Lekeitiorako bidea.

XX. mendean zehar eta batez ere 30.etik 50.erako urteetan, hainbat proba eta apostu egin ziren:

- Idi probak, arineketa zein bizikleta karrerak, adari topekak, harrijasotzeak.. baina batez ere bola jokoan.

Bolatokia etxe aurrean, kaminoz bestaldetik zegoen. Diru apurren bat ipiniaz, nahi bestek parte hartzeko aukera izaten eben eta “tirada” irabazten ebanak jasotzen eban dirua.ziren. Gizonezkoei bakarrik kobratzen jakuen sarrera.

Jai giro eta jende batzearen ardatz nagusia erromeria izaten zan. Honetara, eurak dioenez, txakur txikirik gabe poltsikoan, baina andrazkoak be etortzen ziren. Gizonezkoei bakarrik kobratzen jakuen sarrera.

Garizuman izan ezik, domeka eta jai egun guztietan egiten zan erromeria. Hasieran kanpoko plazan eta gerora barruko saloietan.

Bertako semea zan Juan Celayeta “Trabaku” soinujolea gehienetan, “Txokolo” saxofoiarekin askotan eta jazmanistaren bat be sarritan eurekin , fandango, arin arin, pasodoble, bals eta agarraureko hainbat eta hainbat pieza dotore jotzen ebezan.

Garizuman dantzarik ezin zala egin eta, domeka batzuetan, bertsolari edo abeslariak egoten ziren. Bertsolarien artean, Uztapide, Basarri, Mugartegi edo Azpillaga behin baino gehiagotan jardundakoak dira bertan.

Erromeria, proba eta apostuetatik aparte, zapatuetan, barberixara etortzen ziren inguruko agureak; Markina eta Elgoibarko Ferietatik batez ere, merienda-afarira ahal ebenak... eta urtean zehar, beste egun seinalatu batzuek:

Santo Tomasetan errenta pagatzetik etozenak; San Migueletan basoetak sangraderoak ateratzen auzolanean ibilitakoak... etorri ohi ziran.

Ileta eta letanietatik ... Trabakuko etxaurretik pasatueran, “bueltan hemen edangoittun kopa ttuntturttuek, ora pro nobis” esan ta joandakoak...

Sasoi hartan, Ermu oraindik gauza txikia izanik, batez be, Eibartarrak izaten ziran hemengo bezeroak: Errepublika eguna ospatu nahi ebela; Aberri egunean bildots-jana egin behar ebela; tallerduntxoak zirela eta beraneora.... Han egoten ziren Evarista eta Katalin, Julian eta Julianaren alabak, danei patxadaz serbitzeko prestu.

Hirurogehigarren hamarkadan, amaitu ziren erromeriak, desafioak... Kotxeak ugaritzen hasi ziren eta jendea hara ta hona..

Leonek ere erosi eban DKV bat a ha bai izan zala SP ondo ipinita zeukana: dendatik baserritarrentzat errekadutxoak; pentsua, ogia eta kartak banatzea; esne batzeak; andrak plazara, gazteak erromerira, umeak eskolara eta behar ebana medikura edo beste nonbaitera eroateak Honek danok egiten ebazan

Leonek etxeko beste martxa guztia Valentinak eroanez. “Valentina, andra fina” esaten eutson Mikel Zarate, Geriko parroko izan genduenak.

70. hamarkadan hasita, aldaketa asko izan ditugu: bolatokia, aparkaleku bihurtu genduen... Ganadu korta, jantoki; saloia, bizi leku; aintzinako eskaratz zaharra, landetxe... eta kamino berria egineran, zelai zoragarri bat gehitu genion Trabaku goiko etxeari.

Tabernari, sukaldari, ostalari, soinujole, ofizinista, txofer, matarife, barbero, jostun, maistra...

Guzti hori egin eta horretatik zertxobait atereaz bizi izan dira oraintsuarte, karnetean lanbide legez “nekazaria” zeroaten Tatana familia.

Sasoian sasoikoak eta udazken-negu giroan, txorizo, odoloste, talo eta gazta etxeko menbrilloarekin, lapikoko edo gainekoaren ordua ez bada..

Bakarrik geratzen da esatea oraindik hemen jarraitzen dogula, Rosario eta Patxi Zelaietak eta atsegin haundiz entzuten dogula norbaitek, euren guraso / aiton-amonak han ezagutu edo eskondu zirela; euren bataio edo jaunartzea han izan zala; oporraldiko egunak hemen pasatu ebezela esaten dauskuenean eta batez ere, ikusten dogunean egunero, astero, urtero edo aukera dagoenean hurbiltzen direla/ zaretela bertoko platerkada, pintxo, talo, bokata, trago edo behar dana dastatuz gure etxe inguruan gustora egotera.

historia casahistoria familiahistoria hombrehistoria comunidad

Más que historia una experiencia

Reserva ahora para vivirla